XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Jainko ona biguindu egin zen.

Eta gizonari mezu bat bidali zion, halabeharrez belarrietan kotoia eduki zuela esanez.

Keesek barre egin zuen, baina Wiebe serio geratu zen.

- Ulertu al duk? - galdetu zion.

- Jakina! esan zuen Keesek garratz.

- Pozik egon beharra diat hor atzeko zozoaren kanta entzuteko gauza naizelako, nahiz eta bera ikusteko gauza ez izan.

Wiebek ez zion ezer esan. Txoria imitatzen hasi zen. Apur bat geroxeago esan zion: @- Gainera ez duk zozoa, txonta baizik.

- Putza! jarraitu zuen Keesek. Laster antzematen zaik kaletarra haizela.

- Igerian egiten ez duten txori guztiei txonta deitzen diek eta kito.

- Dagoeneko sei urte egin dizkiat hemen kanpoan erantzun zion Wiebek pentsakor. Eta neuk esaten diat txonta bat dela.

- Rikkieri galdetuko zioagu erabaki zuen Keesek.

Rikkiek ziur jakingo duela.

Eta biotatik irabazle ateratzen denak, bestearen postrea jango dik.

- Ni beti aseturik geratzen nauk - esan zion Wiebek ironiaz.

- Ni ere bai esan zuen Keesek. Baina postre gozoa esan nahi diat!.

- Tira, ongi zegok - esan zuen Wiebek.

Biak Rikkieren bila joan ziren.

Rikkie lehen ikastaldeko mutiko kaxkar eta temati bat zen.

Aitak varieté batean lan egiten zuen; Rikkiek gerora jakin zuen hori.

Zeharo itsua zen, baina txorien imitatzaile gisa ez zuen begi beharrik, argitzen zuen Rikkiek.